2012/02/04

EMAKUMEAREN EGUNA


IZAN GARA, IZAN GARELAKO GARA, GARA, GARELAKO IZANGO GARA.


Historian emakumeok asmakizun paregabeak egin ditugu, halanola, nekazaritza historiaurrean edo lehenengo programa informatikoa, Ada Lovelacek XIX. mendean egina.
Erreinuak gobernatu ditugu, Nafarroako Blancak XV. mendean egin zuen bezala.
Errebeldeak izan gara; hor ditugu Anne Bonny eta Mary Read piratak.
Literaturaren historian ere garrantzi handia izan dugu idazleak izan garen aldetik eta, batez ere, irakurle amorratuak izan garelako.
Ezin genuenean ikasi, moja sartu ginen ikasi ahal izateko, Juana Inés de Asbaje - Sor Juana Inés de la Cruz - eta Teresa de Cepeda - Sta. Teresa de Jesús- bezala.
Gerrara ere joan gara gizonez mozorroturik; hortxe dugu Katalina Erauso, soldadu ausarta.



Zientzalariak izan gara eta ikertu egin dugu: Marie Curien jarriko dugu begirada.


Gure edertasunak ere mundua liluratu du eta mito bihurtu gaitu, eta mito honen gatibu eta morroi eta heriotzara eraman ere: Marilyn Monroe aktore estatubatuarrak piztu digu interesa arlo honetan.

Emakume asko joan da korrontearen kontra, oztopo guztien kontra emakumeentzako esparruak irabaziz eta gure eskubideak borrokatuz: ikastea, sozialki eta legalki pertsona independienteak izatea, boto eskubidea... borroka horretan aritu ziren sufragistak.


Guzti honengatik gaude gu hemen, horregatik orain ikasleak gara, ingeniariak eta soldadoreak, biokimikan adituak eta enpresaburuak, soldadoreak eta gidariak, astronautak eta epaileak...

Fantasiazko munduak sortzen ditugu jendeak beste mundu batean galdu ahal izateko; trebea dugu honetan J. K. Rowling idazle arrakastatsua.

XVI. mendetik bidaiariak izan gara eta Mundua alderik alde zeharkatu dugu besteak ezagutzeko, batzuetan baldintza gogorrenak gaindituz eta gaur egun, bide horri jarraituz, gure izerdia munduko gailurrik altuenetan ere uzten dugu zerua ukitu nahian edo; horretan ari da Edurne Pasaban, mendizale nekaezina.


Ahozko herri kulturan ere beti izan garenez transmisore eta sortzaile, bidexka horretatik bertsoz betetako bide zabalago batera ailegatu eta Txapela jantzi dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, eta modan dagoen ala ez begiratu gabe jantzi egin du Maialen Lujanbiok herrikideak.
Bidaia honetan azken geltokira ailegatu gara; bertan zer izango garen aurkituko dugu, eta bertan kaletik beldurrik gabe ibili nahi dugu, etxe barruan mehatxurik gabe bizi, eskolan lasai ikasi eta lantegietan lan berdina egiteagatik ez dugu gizonezkoek baino diru gutxiago kobratu nahi...

Profeziak ere egiten ausartuko gara eta geltoki horretan kirolari profesionalak aurkituko ditugu.














No hay comentarios: